Joan edukira

Kalkuluaren lehentasun sekuentzia

Kalkulagailuak kalkuluaren lehentasun sekuentziaren arabera egiten ditu kalkuluak.


Kalkuluak ezkerretik eskuinera egin ohi dira.

Parentesiak daudenean, horien barneko adierazpenek dute lehentasun handiena.

Honako taula honetan agindu bakoitzaren lehentasun sekuentzia erakusten da.

1 Parentesidun adierazpenak
2 Parentesidun funtzioak (sen(, log(, f(, g( etab., eskuinera argumentu bat duten funtzioak, argumentuaren ondotik ixteko parentesia eskatzen duten funtzioak)
3 Sarrerako balioaren ondoren datozen funtzioak (x2, x-1, x!, °’ ”, °, r, g, %), potentziak (), erroak ()
4 Zatikiak
5 Zeinu negatiboa ((-))
6 Estatistika moduan balioetsitako balioak (xˆ, yˆ, xˆ1, xˆ2)
7 Biderketa ikurra jarri ez den biderketak
8 Permutazio (nPr), konbinazio (nCr)
9 Biderketa (×), zatiketa (÷), hondar kalkuluak ()
10 Batuketa (+), kenketa (−)
11 Simp

Kalkuluak balio negatibo bat badu, sartu balio hori parentesi artean. Adibidez, -2 balioa birekin berretu nahi baduzu, sartu hau: (-2)2. Izan ere, x2 funtzioak balio bat dauka aurrean (3. mailako lehentasuna) eta balio horrek lehentasun handiagoa dauka ikur negatiboak (aurrezenbakiaren ikurra) baino (5. mailako lehentasuna).


Adibidea:

((-))2    -22 = -4

((-))2 (-2)2 = 4

Orriaren hasierara