Joan edukira

Pila ordeztu

Kalkulagailua piztu eta beheko pantaila bistaratzen bada, pila baxu dagoela esan nahi du.

Halaber, horrela adierazten da pila baxu dagoela: pantaila iluna (kontrastea doitzen bada ere) edo kalkulagailua piztean pantailan ez dira zifrak agertzen.

Hori gertatzen bada edo goiko pantaila bistaratze bada, ordeztu pila.


Garrantzitsua:

Pila ordeztean kalkulagailuaren memoriaren eduki guztiak ezabatuko dira.

1. Sakatu (OFF) kalkulagailua itzaltzeko.

Pila ordezten duzun bitartean ustekabean kalkulagailua pizten ez duzula ziurtatzeko, irristatu estalki gogorra kalkulagailuaren aurreko aldean.

2. Irudian erakusten den moduan, kendu pilaren estaldura, atera pila eta sartu pila berria plus (+) eta minus (−) muturrak ondo jarrita.

3. Jarri pilaren estaldura berriro.

4. Sakatu kalkulagailua pizteko.

5. Hasieratu kalkulagailua.

(1) Sakatu , hautatu kalkulagailuaren moduaren ikonoa eta, ondoren, sakatu .

(2) Sakatu eta hautatu [Berrabiarazi] > [Dena hasi] > [Bai].

Ez utzi goiko pausoa egin gabe!

Orriaren hasierara