Joan edukira

Maiz egiten diren galderak

■ Nola aldatu dezaket zatiketa ariketa baten zatiki gisako emaitza hamartar gisara?

→ Zatiketa kalkuluaren emaitza bistaratzen den bitartean, sakatu eta hautatu [Hamartarra] edo sakatu (). Kalkulu emaitzak hasieratik hamartar balio gisa ager daitezen, aldatu CONFIG menuko Sarrera/Irteera ezarpena S Matem/I Hamar-era.


■ Zein da Ans memoria, PreAns memoria eta aldagai memorien arteko ezberdintasuna?

→ Memoria mota hauetako bakoitza balio bakar baten aldi baterako biltegiratzerako “edukiontzi” bat bezalakoa da.
Ans memoria: Egindako azkeneko kalkuluaren emaitza gordetzen du. Erabili memoria hau kalkulu baten emaitza hurrengo kalkulura eramateko.
PreAns memoria: Azkeneko kalkuluaren aurretik egindakoaren emaitza gordetzen du. PreAns memoria Kalkulatu moduan bakarrik erabil daiteke.
Aldagaiak: Memoria hau baliagarria da kalkulu bat edo gehiagotan balio berdina maiz erabili behar duzunean.


■ Nola aurkitu dezakezu CASIO kalkulagailu zaharrean erabiltzen nuen funtzio bat kalkulagailu honetan?

→ Atzitu kalkulagailuaren funtzioak sakatuta agertzen den CATALOG menuaren bidez. Xehetasunak lortzeko, irakurri ondorengo atal hauek.
“CATALOG menua erabili”
“Kalkulu aurreratuak”


■ CASIO kalkulagailu zaharrean, sakatzen nuen kalkulu emaitza bistaratzeko formatua aldatzeko. Zer egin behar dut kalkulagailu honetan?

→ Kalkulu emaitza pantailan dagoenean, sakatu . Erabili agertzen den menua nahi duzun bistaratzeko formatua hautatzeko. Xehetasunak lortzeko, ikus “Kalkulu emaitzen formatua aldatu”.


■ Nola jakin dezaket kalkulagailuaren zein modu erabiltzen ari naizen?

→ Sakatu . Erabiltzen ari zaren kalkulagailuaren moduaren ikonoa nabarmenduko da.


■ Nola kalkula dezaket sen2 x?

→ Adibidez, sen2 30 =  14 kalkulatzeko, sartu ondorengo kalkulua.

  • 30

■ Zergatik ez da desagertzen Egiaztatu adierazlea ()?

→ Egiaztatu modua (Egiaztatu ON) gaituta dagoenean agertzen den adierazlea desagertarazteko, egin eragiketa hau: – [Egiaztatu OFF].
Egiaztatu moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus “Egiaztatu funtzioa erabili”.


■ Zergatik agertzen da pilaren ikonoa () kalkulagailua piztean?

→ Pilaren ikonoak pila baxu dagoela adierazten du. Ikono hori ikusiz gero, aldatu pila ahalik eta azkarren. Pila ordezteari buruzko xehetasunak lortzeko, ikus “Pila ordeztu”.


■ Nola ezar ditzaket kalkulagailuaren hasierako ezarpen lehenetsiak?

→ Egin hurrengo ariketa kalkulagailuaren ezarpenak hasieratzeko (Kontraste, Itzaltze autom eta Hizkuntza ezarpenak izan ezik).

(1) Sakatu , hautatu kalkulagailuaren moduaren ikonoa eta, ondoren, sakatu .

(2) Sakatu eta hautatu [Berrabiarazi] > [Ezarp ta datuak] > [Bai].

Orriaren hasierara