Joan edukira

CONFIG menua erabili

CONFIG menua bistaratzeko, sakatu kalkulagailuaren modu bat erabili bitartean. CONFIG menuak elementu hauek barne hartzen ditu.

Kalkul ezarp Kalkulu ezarpenak konfiguratzeko menuko elementuak ditu, adibidez, kalkulu emaitzak bistaratzeko formatua.
Sistem ezarp Kalkulagailuaren erabilera-ezarpenak konfiguratzeko menuko elementuak ditu, adibidez, kontrastearen doikuntza.
Berrabiarazi Berrabiarazteko hainbat eragiketa mota egiteko menuko elementuak ditu.
Gailu digitala Gailu digitala pantaila bistaratzen du. Informazio gehiago lortzeko, ikus “Kalkulagailuaren “Gailu digitala” pantaila”.

Oharra

HOME pantaila bistaratuta dagoenean sakatuz gero, Gailu digitala pantaila bistaratuko da CONFIG menuaren ordez.

Kalkulagailuaren moduan bistaratutako pantailaren arabera, baliteke sakatuta CONFIG menua ez bistaratzea.

Kalkulagailuaren konfigurazioa aldatzeko

1. Sakatu , hautatu kalkulagailuaren moduaren ikonoa eta, ondoren, sakatu .

2. Sakatu CONFIG menua bistaratzeko.

3. Erabili eta Kalkul ezarp edo Sistem ezarp hautatzeko eta, ondoren, sakatu .

Hautatutako menuko konfigurazio elementuen zerrenda bistaratuko da.
Pantaila honetan, [Kalkul ezarp] hautatzean agertzen dena erakusten da.

Ikus “Erabilgarri dauden konfigurazio elementuak eta aukerak” [Kalkul ezarp] eta [Sistem ezarp] ataleko konfigurazio elementuak ezagutzeko.

4. Erabili eta aldatu nahi duzun ezarpena daukan elementua nabarmentzeko eta sakatu .

Hautatutako elementuaren konfigurazio aukeren zerrenda bistaratuko da.
Pantaila honetan, [Sarrera/Irteera] hautatzean agertzen dena erakusten da.

5. Erabili eta nahi duzun elementua nabarmentzeko eta sakatu .

6. Nahi duzun moduan konfiguratu ondoren, sakatu .

Erabilgarri dauden konfigurazio elementuak eta aukerak

“◆” ikurrak hasierako ezarpen lehenetsia adierazten du.


Kalkul ezarp > Sarrera/Irteera

Adierazpenak sartzeko eta kalkulu emaitza emateko kalkulagailuak erabili beharreko formatua zehazten du.

S Matem/I Matem Sarrera: Testuliburu naturala; Irteera: Zatiki bat duen formatua, √ , eta/edo π*1
S Matem/I Hamar Sarrera: Testuliburu naturala; Irteera: Balio hamartar bihurtuta
S Lerro/I Lerro Sarrera: Lineala*2; Irteera: Hamartarra edo zatikia
S Lerro/I Hamar Sarrera: Lineala*2; Irteera: Balio hamartar bihurtuta

*1 Hamartar irteera aplikatzen da formatu hauek beste era batera ezin direnean adierazi.

*2 Kalkulu guztiak lerro bakarrean sartzen dira, zatikiak eta funtzioak barne. Testuliburu naturaleko pantailarik gabeko ereduetarako irteera formatu bera (S-V.P.A.M ereduak, etab.)


Sarrera/Irteera formatuen bistaratzeen adibideak:


  • S Matem/I Matem
    (hasierako konfigurazio lehenetsia)

  • S Matem/I Hamar

    (Zenbaki formatu: Normala 1)

  • (Zenbaki formatu: Normala 2)

  • S Lerro/I Lerro

  • S Lerro/I Hamar
    (Zenbaki formatu: Normala 2)



Kalkul ezarp > Angelu unitatea

Gra hirurog (D); Radiana; Gra ehundar (G)
Gradu hirurogeitarra, radiana edo gradu ehundarra zehazten du, sarreraren balioa eta kalkuluaren emaitza erakusteko angelu-unitate modura.



Kalkul ezarp > Zenbaki formatu

Digitu kopurua zehazten du kalkulu baten emaitza bistaratzean.

Ham kop fink: Zehaztutako balioak (0tik 9ra) dezimal zenbatekoa kontrolatzen du kalkuluen emaitzak bistaratzean. Kalkuluaren emaitzak zehaztutako digitura biribiltzen dira bistaratu aurretik.


Adibidea: 1 ÷ 6

(Ham kop fink 3)

  • 16()*

Idazk zient: Zehaztutako balioak (1etik 10era) digitu esanguratsuen zenbatekoa kontrolatzen du kalkuluen emaitzak bistaratzean. Kalkuluaren emaitzak zehaztutako digitura biribiltzen dira bistaratu aurretik.

Adibidea: 1 ÷ 6

(Idazk zient 3)

  • 16()*

Normala: Kalkuluaren emaitzak formatu esponentzialean bistaratzen dira ondorengo tarteetan daudenean.

Normala 1: 10-2 > |x|, |x| ≥ 1010, Normala 2: 10-9 > |x|, |x| ≥ 1010

Adibidea: 1 ÷ 200

(Normala 1)

  • 1200()*

(Normala 2)

  • 1200()*

* Kalkulu bat sartu ondoren () sakatzean ordez, kalkuluaren emaitza dezimalekin bistaratuko du.



Kalkul ezarp > Zatiki emaitza

Zatiki mixto; Zatiki inpropio

Zatiki mistoa edo zatiki inpropioa zehazten du zatikien bistaratzean kalkuluen emaitzetan.



Kalkul ezarp > Hamartar ikurra

Puntu; Koma

Puntu edo koma erabiltzea zehazten du kalkuluaren emaitzan dezimalak bistaratzeko. Sartzerakoan puntu bat erabiltzen da beti. Puntua hautatzen denean dezimalak bereizteko, emaitza anitzen bereizlea koma da (,). Koma hautatzen denean, bereizlea puntu eta koma (;) da.



Kalkul ezarp > Zifrak bereiztu

On; Off

Kalkuluen emaitzetan bereizle bat erabili behar den ala ez zehazten du.



Sistem ezarp > Kontraste

Ikus “Pantailaren kontrastea doitu”.



Sistem ezarp > Itzaltze autom

10 Min; 60 Min

Zehaztu Itzaltze autom abiarazi aurreko denbora.



Sistem ezarp > Hizkuntza

Castellano; Català; Euskara; Galego; Português

Kalkulagailuaren menu eta mezuetan erabiliko den hizkuntza zehazten du.



Sistem ezarp > Lerro anitz tam

Letra arrunta; Letra xehea

Pantailako letra tamaina zehazten du Sarrera/Irteera-entzat S Lerro/I Lerro edo S Lerro/I Hamar hautatuta dagoenean. Letra arrunta hautatuta dagoenean lau lerro bistarazi daitezke, eta sei Letra xehea aukerarekin.



Sistem ezarp > QR Code

QR Code-aren bistaratzen den bertsioa zehazten du (QR) sakatzean.

3. bertsioa: QR Code-ren 3. bertsioa adierazten du.

11. bertsioa: QR Code-aren 11. bertsioa adierazten du.



Berrabiarazi > Ezarp ta datuak

Ikus “Kalkulagailuaren ezarpenak hasieratzeko”.



Berrabiarazi > Aldag memoria

Ikus “Memoria guztietako edukiak ezabatu”.



Berrabiarazi > Dena hasi

Ikus “Kalkulagailuaren ezarpenak hasieratu”.



Gailu digitala

Ikus “Kalkulagailuaren “Gailu digitala” pantaila”.


Kalkulagailuaren ezarpenak hasieratzeko


Garrantzitsua:

Ondoko prozedurak kalkulagailuaren doikuntza guztiak hasieratzen ditu, Kontraste, Itzaltze autom eta Hizkuntza izan ezik. Halaber, datu guztiak ezabatzen ditu, memoria aldakorreko datuak, Ans eta PreAns izan ezik.

1. Sakatu , hautatu kalkulagailuaren moduaren ikonoa eta, ondoren, sakatu .

2. Sakatu eta hautatu [Berrabiarazi] > [Ezarp ta datuak] > [Bai].

HOME pantaila bistaratuko da.

Orriaren hasierara