Neurriak
Segurtasun-neurriak
Mila esker CASIOren produktu hau erosteagatik.
Produktua behar bezala erabiltzen duzula ziurtatzeko, irakurri “Segurtasun-neurriak”. Gorde erabiltzailearen dokumentazio guztia eskura etorkizuneko erreferentziarako.
|
|
|
|
|
|
Ikusi hurrengo arreta-neurriak. Hala egin ezean, bateria apurtu daiteke eta horrek kalteak eragin ditzake, besteak beste, suteak, kalte pertsonalak eta likidoa jariatzeagatik inguruko objektuak zikintzea.
|
Erabili produktu honetarako zehaztutako pila-mota bakarrik. Ez erre pila bat, ez bota erraustegian, ez birrindu edo moztu mekanikoki. Erabili, biltegiratu edo garraiatu bitartean, ez jarri pila bat tenperatura oso altu edo baxuetan. Erabili, biltegiratu edo garraiatu bitartean, ez jarri pila bat presio barometriko baxuegian. |
Erabilera-neurriak
fx-82SP CW: Kalkulagailuak ondo funtzionatzen badu ere, ordeztu pila gutxienez bi urtetik behin (R03).
fx-85SP CW: Kalkulagailuak ondo funtzionatzen badu ere, ordeztu pila gutxienez bi urtetik behin (LR44).
Agortutako pila batek kalkulagailuaren funtzionamendu egokia kalte dezaketen substantziak jaria ditzake. Ez utzi sekula agortutako pila bat kalkulagailuan. Ez saiatu kalkulagailua erabiltzen pila erabat agorturik badago (fx-85SP CW).
Bermeak ez ditu barne hartzen kalkulagailuaren erabilera okerra edo pilako substantziak jariatzeagatiko kalteak eta, beraz, zure esku geratuko dira.
Kalkulagailu honekin ematen den pila deskargatu egin daiteke apur bat garraioan zehar eta biltegiratzean. Hori dela eta, bere iraupen arruntari dagokion denbora bete aurretik aldatu egin beharko da agian.
Saiatu kalkulagailu hau muturreko tenperaturak, hezetasunak edo hautsak dauden lekuetan ez erabiltzen eta gordetzen.
Ez jarri kalkulagailua gehiegizko inpaktu, presio edo tolesduren eraginpean.
Ez saiatu inoiz kalkulagailua desmuntatzen.
Erabili zapi leun eta lehor bat kalkulagailuaren kanpoaldea garbitzeko.
Kalkulagailua edo pilak botatzerakoan, ziur izan zure eremuari dagozkion lege eta araudiak errespetatzen dituzula.

Botoi eta moneta-pilen arreta-neurriak (fx-85SP CW bakarrik)


