Banaketa kalkuluak
Banaketa moduan, banaketa kalkulu mota hautatu eta hainbat parametro sartu ditzakezu probabilitate balioa lortzeko.* Behean agertzen dira onartzen diren banaketa kalkulu motak.
| Banaketa kalkulu mota | Menuko elementua |
|---|---|
| Probabilitate binomiala | DP Binomial |
| Banaketa metatze binomiala | BM Binomial |
| Probabilitate trinkotasun normala | DP Normala |
| Metatze banaketa normala | BM Normala |
| Alderantzizko metatze banaketa normala* | Alderantzizko N |
| Poissonen probabilitatea | DP Poisson |
| Poissonen metatze banaketa | BM Poisson |
* “Alderantzizko N” moduak alderantzizko kalkuluak egiten ditu, probabilitate balio batetik (Azaler) abitatuta datu-balioa (xInv) zehazteko.
Banaketa kalkuluak egiteko prozedura orokorra
Adibidea: x datuen {2, 3, 4, 5} banaketa metatze binomiala kalkulatzeko, N (saiakera kopurua) = 5 eta p (arrakasta probabilitatea) = 0,5 direnean
1. Sakatu
, hautatu Banaketa moduaren ikonoa eta, ondoren, sakatu
.
Banaketa kalkulu motaren menua bistaratuko da.
2. Menuan, hautatu banaketa kalkulu mota bat.
Banaketa metatze binomiala kalkulatuko dugu. Hautatu [BM Binomial] eta sakatu
.
3. Agertzen den menuan, hautatu datuak (x) sartzeko metodo bat.
[Zerrenda] ... Hautatu aldi berean hainbat x datu-elementu sartzeko. Menuko elementu hau hautatuz gero, zerrenda hau bistaratuko da.
[Aldagai] ... Hautatu x datu-elementu bakar bat sartzeko. Menuko elementu hau hautatuz gero, parametroak sartzeko pantaila bistaratuko da.
Hainbat x datu-elementu sartuko ditugu aldi berean. Horretarako, hautatu [Zerrenda] eta sakatu
.
4. Pantailako zerrendan, sartu x datuak {2, 3, 4, 5}.
- 2
3
4
5

5. Sakatu
.
BM Binomial parametroak sartzeko pantaila bistaratuko da.
6. Sartu N = 5 eta p = 0,5 parametroen balioak.
- 5
0
5

Datuak sartzea behar dituzten aldagaiak prozedura honen 2. pausoan hautatutako kalkulu motaren araberakoak dira. Xehetasunak lortzeko, ikus “Parametro zerrenda”.
7. Aldagai guztien balioak sartu ondoren, hautatu [Exekutatu] eta sakatu
.
Kalkulu emaitzen pantaila bistaratuko da.
3. pausoan [Zerrenda] hautatu baduzu, zerrendan agertuko dira kalkulu emaitzak (P zutabea). Xehetasunak lortzeko, ikus “Zerrendaren pantaila”.
Kalkulu emaitzak bistaratuta daudenean zerrendan editatzeko eragiketarik egiten baduzu (ikus “Zerrendaren pantailaren edukia editatu”), kalkulu emaitza guztiak ezabatuko dira. Prozedurako 4. pausoko (zerrendan datuak sartzeko) egoerara leheneratuko da zerrenda.
Sartutako balioa onartutako barrutitik kanpo badago, errore-mezu bat bistaratuko da. Dagokion datuen sarrerako balioa onartutako tartetik kanpo badago, “ERROREA” agertuko da kalkulu emaitzen pantailako P zutabean.
Kalkulu emaitzak pantailan daudenean
sakatuz gero, parametroak sartzeko pantailara itzuliko zara.
Oharra
DP Normala, BM Normala edo Alderantzizko N hautatzen baduzu goiko 2. pausoan, “Aldagai” (x-ren datu-elementu bakarrarens sarrera) izango da beti datuak (x) sartzeko metodoa. Hori dela eta, ez da bistaratzen 3. pausoko menua.
Datuak sartzeko metodoa (x) “Aldagai” bada, Ans memorian gordeko da kalkulu emaitza.
Banaketa kalkuluek 6 digituko zehaztasuna dute.
Parametro zerrenda
Beheko zerrendan parametroak sartzeko pantailako sinboloak agertzen dira.
DP Binomial, BM Binomial
x … datuak
N … saiakera kopurua
p … arrakasta probabilitatea (0 ≤ p ≤ 1)
DP Normala
x … datuak
μ … populazioaren batez bestekoa
σ … populazio desbideratze estandarra (σ > 0)
BM Normala
Beh mu... Beheko muga
Goi mu... Goiko muga
μ … populazioaren batez bestekoa
σ … populazio desbideratze estandarra (σ > 0)
Alderantzizko N
Azaler ... Probabilitate balioa (0 ≤ Azaler ≤ 1)
μ … populazioaren batez bestekoa
σ … populazio desbideratze estandarra (σ > 0)
(Azken ezarpena beti ezkerretara).
DP Poisson, BM Poisson
x … datuak
λ … batez bestekoa
Oharra
Parametroaren izenen sarrerako azken balioa mantentzen da, edozein pantailatan sartuta ere. Adibidez, N-ren balioa sartzen baduzu DP Binomial parametroa sartzeko pantailan, N-ren balioa ere aldatuko da BM Binomial parametroa sartzeko pantailan.
Parametro bakoitzean sartzen dituzun balioak mantendu egingo dira ondoko eragiketetako bat egin ezean:
– [Berrabiarazi] > [Ezarp ta datuak] edo
– [Berrabiarazi] > [Dena hasi].
Zerrendaren pantaila
Aldagai bakoitzarentzat x-en 45 datu lagin arte sar ditzakezu. Kalkuluen emaitzak zerrendaren pantailan ere bistaratzen dira.

(1) Banaketa kalkulu mota
(2) Kurtsorearen une horretako posizioko balioa
(3) Datuak (x)
(4) Kalkuluen emaitzak (P)
Oharra
Zerrendaren pantailan, aldagai batean gorde dezakezu gelaxka bateko balioa. Adibidez,goiko pantaila bistaratuta dagoela ondorengo eragiketa hau eginez gero, A aldagaian gordeko da 1:
– [A=] > [Gorde]. Aldagaiei buruzko xehetasunak lortzeko, ikusi “Aldagaiak (A, B, C, D, E, F, x, y, z)”.
Beheko eragiketetako bat eginez gero, sartutako x-en datu guztiak ezabatuko dira zerrendaren pantailatik.
- HOME pantailara itzuli eta beste kalkulagailuaren modu bat abiarazi
- [Ezabatu dena] exekutatu (ikus “Zerrendaren pantailaren edukia ezabatzeko”).
-
– [Berrabiarazi] > [Ezarp ta datuak] edo
– [Berrabiarazi] > [Dena hasi] exekutatu
Zerrendaren pantailaren edukia editatu
Gelaxka bateko x-ren datuak aldatzeko
Zerrendaren pantailan, mugitu kurtsorea Zerrendaren pantaila datuak dituen gelaxkara, sartu datu berriak eta sakatu
.
Errenkada bat ezabatzeko
Zerrendaren pantailan, mugitu kurtsorea ezabatu nahi duzun errenkadara eta sakatu
.
Errenkada bat txertatzeko
1. Zerrendaren pantailan, mugitu kurtsorea txertatuko duzun errenkadaren azpian egongo den errenkadara.
2. Egin eragiketa hau:
– [Editatu] > [Txertatu lerroa].
Hasierako balio lehenetsi gisa 0 duen errenkada bat txertatuko da.
3. Sartu datuak.
Zerrendaren pantailaren edukia ezabatzeko
Zerrendaren pantailan, egin eragiketa hau:
– [Editatu] > [Ezabatu dena].
Kalkulu-adibidea
Probabilitate trinkotasun normala x = 36, μ = 35, σ = 2 denean
1. Sakatu
, hautatu Banaketa moduaren ikonoa eta, ondoren, sakatu
.
2. Bistaratzen den Banaketa kalkulu mota menuan, hautatu [DP Normala] eta, ondoren, sakatu
.
DP Normala parametroak sartzeko pantaila bistaratuko da.
3. Sartu parametroen balioak (x = 36, μ = 35, σ = 2).
- 36
35
2

4. Sakatu
.
Berriro
sakatuta edo
edo
sakatuta, prozedurako 3. pausoko parametroak sartzeko pantailara itzuliko zara.
Bistaratuta dagoen kalkulua aldagai batean gorde dezakezu. Adibidez, 4. pausoko pantaila goian bistaratuta dagoela ondorengo eragiketa hau eginez gero, A aldagaian gordeko da kalkuluaren emaitza:
– [A=] > [Gorde]. Aldagaiei buruzko xehetasunak lortzeko, ikusi “Aldagaiak (A, B, C, D, E, F, x, y, z)”.





