Joan edukira

Egiaztatu funtzioaren informazio orokorra

Egiaztatu funtzioa sartutako berdintza edo desberdintza egiazkoa edo faltsua den egiaztatzeko erabili daiteke.

Kalkulagailuaren modu hauetan erabili dezakezu Egiaztatu funtzioa.

Kalkulatu, Taula


Oharra

Egiaztatu funtzioa erabiltzen duzun moduaren arabera, aldatu egiten da eragiketa egiteko helburua eta beharrezko prozedura. Xehetasunak lortzeko, irakurri ondorengo atal hauek.
Egiaztatu funtzioa erabili Kalkulatu moduarekin
Egiaztatu funtzioa erabili Taula moduarekin

Egiaztatu funtzioa gaitu edo desgaitu

Egiaztatu funtzioa erabiltzeko, gaitu ezazu kalkulagailuko TOOLS menuko [Egiaztatu ON] aukera hautatuta.


Garrantzitsua:

Kalkulatu moduan Egiaztatu funtzioa gaitzen edo desgaitzen baduzu, kalkuluen historia osoa ezabatuko da.

Egiaztatu gaituta dagoenean, Egiaztatu eragiketetarako soilik erabil daiteke kalkulagailua. Ezin da kalkulu arruntak egiteko erabili. Egiaztatu funtzioa erabiltzen ari ez zarenean, desgaitu ezazu.

Oharra

Kalkulagailuaren modu bat irekitzen duzunean desgaitzen da Egiaztatu funtzioa. Hala ere, Egiaztatu funtzioa gaitu ondoren HOME pantailara itzultzen bazara kalkulagailu modutik eta kalkulagailu modu bera irekitzen baduzu, Egiaztatu funtzioak gaituta jarraituko du.


Egiaztatu gaitzeko

1. Sakatu ,hautatu ireki nahi duzun kalkulagailu moduaren ikonoa eta, ondoren, sakatu .

Hautatu Egiaztatu funtzioa erabili dezakeen modu bat.

2. Sakatu TOOLS menua bistaratzeko.

Kalkulagailu moduak bistaratutako pantailaren arabera, baliteke sakatu eta menua ez bistaratzea.

3. Hautatu [Egiaztatu ON] eta sakatu .

sakatu aurreko pantailara itzuliko zara. adierazlea agertuko da pantailaren goialdean, Egiaztatu funtzioa gaituta dagoela adierazteko.


Egiaztatu desgaitzeko

1. Sakatu TOOLS menua bistaratzeko.

2. Hautatu [Egiaztatu OFF] eta sakatu .

sakatu aurreko pantailara itzuliko zara eta adierazlea desagertu egingo da pantailaren goialdetik.


Oharra

Egiaztatu funtzioa desgaitu egingo da honako eragiketa hauetako bat egiten duzunean.

- sakatu

- Uneko kalkulagailu modutik HOME pantailara itzultzeko (edo ) sakatzen duzunean eta, ondoren, beste kalkulagailu modu bat irekitzen duzunean

- – [Berrabiarazi] > [Ezarp ta datuak] edo – [Berrabiarazi] > [Dena hasi] exekutatu

Orriaren hasierara