Joan edukira

Erroreak

Kalkulagailuak errore mezu bat bistaratuko du kalkulu bat egin bitartean arrazoien batengatik errore bat sortzen denean.

Errorearen kokalekua bistaratu

Errore mezu bat bistaratzen den bitartean, sakatu , edo errore mezua bistaratu aurretiko pantailara itzultzeko. Kurtsorea errorea sortu den kokalekuan kokatuko da, sartzeko prest. Egin beharrezko aldaketak kalkuluan eta exekutatu berriro.


Adibidea: 14 ÷ 10 × 2 eragiketaren ordez 14 ÷ 0 × 2 sartzen duzunean.

  • 1402
  • (edo edo )
  • 1

Errore mezuak


Sintaxi ERROREA

Arazoa:

Arazoren bat dago egiten ari zaren kalkuluaren formatuarekin.

Irtenbidea:

Egin zuzenketak.



Kalkulu ERROREA

Arazoa:

Egiten ari zaren kalkuluaren bitarteko emaitzak edo azken emaitzak onartutako kalkulu tartearen neurria gainditzen du.

Sartutakoak onartutako sarrera tartearen neurria gainditzen du (batez ere funtzioak erabiltzean).

Egiten ari zaren kalkuluak arauz kontrako ariketa matematiko bat dauka (zati zero gisakoa, esaterako).

Zenbaki konplexu bat gordeta duen aldagai bat daukan kalkulu bat egiten saiatu zara zenbaki konplexuak onartzen ez dituen modu batean edo zenbaki konplexuen sarrera onartzen ez duen pantaila bat bistaratuta dagoenean.

Zenbaki konplexu bat duen desberdintza bat sartu duzu Konplexuak modua erabiltzerakoan Egiaztatu funtzioa gaituta (Egiaztatu ON) egonda.

Irtenbidea:

Egiaztatu sarrerako balioak, murriztu digitu kopurua eta saiatu berriro.

Memoria independentea edo aldagai bat funtzio baten argumentutzat erabiltzean, ziur izan memoria edo aldagaiaren balioa funtzioarentzat onartzen den tartean dagoela.

Zenbaki konplexu bat gordeta duen aldagai bat daukan kalkulu bat egiteko zenbaki konplexuak onartzen ez dituen modu batean edo zenbaki konplexuen sarrera onartzen ez duen pantaila bat bistaratuta dagoenean, aldatu aldagaian gordetako balioa zenbaki erreal batekin.

Ezin da erabili Konplexuak moduko Egiaztatu funtzioa zenbaki konplexu bat duen desberdintza bat egia den egiaztatzeko. Zenbaki konplexu bat duen berdintza bat egia den egiaztatzeko.



Meta ERROREA

Arazoa:

Egiten ari zaren kalkuluak zenbaki metaren edo aginduen metaren kapazitatea gainditu du.

Egiten ari zaren kalkuluak matrize edo bektoreen metaren kapazitatea gainditu du.

Irtenbidea:

Sinplifikatu kalkuluaren adierazpena metaren kapazitatea gainditu ez dezan.

Banatu kalkulua bi zatitan edo gehiagotan.



Argumentu ERROREA

Arazoa:

Arazoren bat dago egiten ari zaren kalkuluaren argumentuarekin.

Irtenbidea:

Egin zuzenketak.



Neurri ERROREA (Matrize eta Bektore moduak bakarrik)

Arazoa:

Egin nahi duzun kalkulu motaren dimentsioek ez dituzte matrize edo bektore horiek onartzen.

Irtenbidea:

Egiaztatu matrize edo bektoreentzat espezifikatutako dimentsioak kalkuluarekin bateragarriak diren edo ez ikusteko.



Aldagai ERRORE (Ekuazioa moduaren Ebatzi eginbidea bakarrik)

Arazoa:

Ebatzi egiteko saiakera aldagairik ez duen adierazpen batean.

Irtenbidea:

Sartu aldagai bat duen adierazpen bat.



Ebatzi ezina (Ekuazioa moduaren Ebatzi eginbidea bakarrik)

Arazoa:

Kalkulagailuak ezin izan du ebazpen bat lortu.

Irtenbidea:

Begiratu sartutako ekuazioan errorerik dagoen.

Sartu espero zenuen ebazpenetik hurbil dagoen balio bat ebazpenaren aldagaiarentzat eta saiatu berriro.



Tarte ERROREA

Arazoa (Taula modua):

Taula moduan zenbaki taula bat sortzeko saiakera; saiakera honen baldintzek onartutako errenkaden gehienezko kopurua gainditzen dute.

Irtenbidea:

Aldatu Lehen, Azken eta Pausu balioak taula kalkulu tartea murrizteko eta saiatu berriro.

Arazoa (Kalk orria modua):

Kalk orria moduan sorta bat sartzean, Tarte eremuan sartutako balioa onartutako tartetik kanpo dago edo gelaxkaren izena ez dago.

Irtenbidea:

Tarte funtzioan, sartu A1etik E45erako tartean dagoen gelaxka izen bat, hurrengo sintaxia erabiliz: “A1:A1”.

Arazoa (Math Box modua):

Dadoa botatzea edo Txanpona jaurti eragiketaren Saiakerak (saiakera kopuruak) eremuan sartutako balioa onartutako tartetik kanpo dago edo ez da zenbaki osoa.

Zenbaki lerroa moduan adierazpenak erregistratzeko pantailan sartu duzun balioa onartutako tartetik kanpo dago edo balio ez duen gehienezko-gutxieneko erlazioa duen desberdintza bat sartu duzu (adibidez, 10 < x ≤ 5).

Zenbaki lerroa moduko Ikusi-leihoa pantailan sartutako balioa onartutako tartetik kanpo dago.

Irtenbidea:

Saiakerak eremuan, sartu onartutako tartean dagoen zenbaki oso bat.

Adierazpenak erregistratzeko pantailan, sartu onartutako tartean dagoen balio bat. Sartutako desberdintzan balio ez duen gehienezko-gutxieneko erlazio bat badago, editatu desberdintza erlazioa zuzentzeko.

Ikusi-leihoa pantailan, sartu onartutako tartean dagoen balio bat.



Denbora agortua

Arazoa (diferentzial edo integrazio kalkulua):

Une honetako diferentzial edo integrazio kalkulua azkeneko baldintza bete gabe bukatzen da.

Irtenbidea:

Saiatu tol-en balioa handitzen. Kontuan hartu honek ebazpenaren zehaztasuna murrizten duela.

Arazoa (Banaketa modua):

Une honetako banaketa kalkulua azkeneko baldintza bete gabe bukatzen da.

Irtenbidea:

Aldatu parametroen balioa.



Zirkular ERROREA

Arazoa (f(x) eta g(x) eginbidea):

Erreferentzia zirkularra erregistratutako funtzio konposatu batean ari da gertatzen (“Funtzio konposatu bat erregistratu”).

Irtenbidea:

Ez sartu g(x) f(x) aldagaian eta f(x) g(x) aldagaian aldi berean.

Arazoa (Kalk orria modua):

Kalkulu-orrian erreferentzia zirkular bat dago (adibidez “=A1”, A1 gelaxkan).

Irtenbidea:

Aldatu gelaxkaren edukia erreferentzia zirkularrak ezabatzeko.



Memori ERROREA (Kalk orria modua soilik)

Arazoa:

Onartutako sarrerako gaitasuna (1.700 byte) gainditzen duten datuak sartzen saiatzen ari zara.

Segidako gelaxka-erreferentzien kate bat sortzen duten datuak sartzen saiatzen ari zara (adibidez, A1 gelaxkak A2 gelaxkari egiten dio erreferentzia, A2 gelaxkak A3ari, etab.). Memoriaren gaitasuna (1.700 byte) gainditzen ez bada ere, sarrera mota honek beti sortzen du errore hau.

Irtenbidea:

Ezabatu behar ez diren datuak eta sartu datuak berriro.

Murriztu segidako gelaxka-erreferentzien kate bat sortzen duen sarrera.



Ezin da sinplifik

Arazoa:

Ezin da sinplifikatu zehaztutako biderkagaia erabiliz.

Irtenbidea:

Aldatu biderkagaiaren balioa.



Eragilerik ez (Kalkulatu eta Konplexuak moduetarako soilik)

Arazoa:

Eragilerik ez duen adierazpen bat sartu duzu eta egia den zehazten saiatu zara.

Irtenbidea:

Sartu ekuazio edo inekuazio bat eta, ondoren, zehaztu egia den.



Definitu gabe

Arazoa (f(x) eta g(x) eginbidea):

f(x) edo g(x) kalkulatzen saiatu zara f(x)/g(x) definitu gabe.

Irtenbidea:

Definitu f(x) edo g(x) f(x)/g(x) kalkulatu aurretik.

Arazoa (Matrize eta Bektore moduetarako):

Ez duzu zehaztu kalkuluan erabiltzen saiatzen ari zaren matrize edo bektorearen dimentsioa.

Irtenbidea:

Zehaztu matrize edo bektorearen dimentsioa eta, ondoren, kalkulatu berriro.

Orriaren hasierara